
Gure gisara
Larraldea Sagardotegia 1993an sortu zen eta orduz geroztik erreferentziazko otordu lekua da Baztandarrendako.
Agian Euskal Herriko lehenbiziko sagardo ekologikoa dena bertan hasi zen 1995ean, eta orduz geroztik sagardo ekologikoa eta arrunta ekoizten dira. Jesus Angel Garciaren lekukoa Eztibeltza Kooperatibak hartu du eta, gure gisara, sagardogintzaren ertzak arakatuko ditugu.
Baztango sagardien fruituak balioa du guretako, gure sagardo Nafarra egiten dugu eta bertatik bertara zaindutako otordua eskaintzen, taska giroan.


MENUA:
Txorizoa sagardotan itoa
Bakailu tortila. Azpilkuetako Dutarimuno arrautza ekologikoekin egina.
Txuleta.
Baztango gasnak, irasagarra eta giltxaurrak.
Eltzeko kafea.
Txotx, nahi adina.
35€
Oharra: haragi gehiago eskatuz gero, prezioari pisuka gehituko zaio.
ESKAINTZA:
BAZKARIAK (13:30 – 15:30)
Sagardotegiko menua 35 €
Menutik kanpo bertze aukera batzuk: Txuleta haragi-bolak; tomate edo ehiza saltsarekin. Baztango baratzeko tomate entsalada. Gazpatxo freskoa.
AFARIAK (ortzirale eta larunbatetan 20:00etatik aitzin)
Sardina jateak parrillan erreak terrazan.
Bertze platerak ere eskatzeko aukera: txorizoa sagardotan itoa, bakailao tortilla, tomate entsalada, txuleta haragi bolak, gazpatxoa eta postrea (Baztango gasnak, giltxaurrak eta irasagarra).