Gamioxarrea Dolaretxea

Kirikoketan

XVIII. mendeko sagardo fabrika honetan lanaren eta musika tresna arkaikoenen lotura Kirikoketa hotsetan aditzen da. Dolare barroko ederra da bere arkitekturaren bihotza, eta erregimen zaharraren gainbehera kontatzen dute bere paretek aktualitate gorriz; baina nabarmentzekorik baldin bada, Jo ala Jo Kultur Taldeak herritar eta lagunekin elkarlanean birsorturiko lekua dela da.

Baztango Zaporeak dastatu eta zuen istorio honen kontakizuna lehen eskutik hartu ahal izanen duzue.

Bisita gidatuak

Gamioxarreako bisita gidatuak egun hauetan programatu dira: martxoak  3, 17, 28 eta 30, apirilak 21, maiatzak 4, ekainak 1, uztailak 20, abuztuak 1, 8, 16 eta 22, irailak 12, urriak 12 eta abenduak 6.

Programazio hortatik kanpo, 10 pertsona edo gehiagoko taldeendako bisitak eskaintzen dira urteko edozein egunetan. Formatua adinera, motibora eta kopurura moldatzen ahal da.

Edozein kasutan bisitak erreserbatu behar dira, telefono hontara deituz: 622 514 917

Bisitaren egitura estandarra hau da:

11:00 Harrera Arizkungo plazan->1789ko sagardo lantegira bisita->>Gosaria: sagardo dastaketa, sagar zukua, gasna, giltxaurrak, sagar eztia eta ogia->Kirikoketa tailerra eta fini 12:30.

Iraupena: 75-90 minutu.

Helduak 10 €. 16 urtetik beheiti urririk.

Arizkunen bisita gidatua eta Lekarozko Larraldea sagardotegian otordua biltzen duen jarduera osatzen ahal da. Kasu horretan kontsultatu prezioak eta formatua.

Gamioxarrea 31713 Arizkun – Baztan